2007an hogei urte bete ditu Euskadiko Erretinosi Pigmentarioko Gaixoen Elkarteak (EPEGE). XX. urteurren honen oroigarri modura atera dugun disko honen bitartez omendu egin nahi dugu eta esker ona erakutsi urte guztiotan hainbeste laguntza eta babes eskaini digun gure gizarte honi.
Pincha en los siguientes enlaces y podrás disfrutar de varios momentos de la gala:
Dantzari-dantza eta Soka-dantza: Horien jatorria Durangoko Merindadean dago. Zalantza izpirik gabe, gure folklorearen zati hedatuena da, bai Euskal Herrian baita munduan ere. Dantza hauek aurkeztuko dituzten Berrizko San Lorentzo taldeko dantzariak, 1929an Royal Albert Hall-en dantzatu eta Londresko ikusleak txundituta utzi zituzten dantzari heldu eta ospetsu haien oinordekoak dira, lehenengo Bizkaiko eta hurrengo Euskal Herriko folklore adierazgarriena harrotasunez eta duintasunez aurkeztu zuten haien oinordekoak, alegia. Soka-dantzan Bilboko BIZKAI euskal folklor elkarteko dantzariek (neskak) hartuko dute parte.